Lurraldeak zure laguntza behar du etxebizitza menperatzeko!

Lagundu konponbide egituratzaile batean.

Banakako bizitegien erostea, jaun edo andere baten izenean, haien jabegoa eta, beraz, erabilpena zalantzan jartzea da, egoera pertsonal edo profesionalaren aldaketa bakoitzean, prezioak emendatzea eta urtean eskuragarri diren bizitegien kopurua apaltzea eraginez.

Aldiz, jabego komunak erabilera egonkorra segurtatzen du, belaunaldiz belaunaldi.

Horri esker, erabilera pribatua lortzen da, egoitza nagusian, familien baitan eskualda daitekeena. Erabilera hori prezio neurtuan sal daiteke, beharrezkoa denean.

Etxalde Interes Kolektiboko Gizarte Kooperatibaren egitekoa da eredu hori Ipar Euskal Herri osoan garatzea. Hainbat proiektu prestatzen ari dira.

Ekarle bakoitza SCIC SA Etxaldeko bazkide bilakatzen da eta urratsaren gobernantzan parte hartzen du.

Etxaldek Etxebizitza Liburuxka abiarazten du

  • Etxalde Etxebizitza Liburuxkak bizitegien erosteko eta haien erabilpena definitzeko aukera ematen du.
  • Zerga murrizketa eta ordainsari abantailak ematen dizkie ekarlei.
  • Ekarle bakoitzak bere liburuxka egokitzen eta aldatzen du, bere egoera pertsonalaren arabera.
  • Deitu Etxalderi, kontseilari bat zuekin izanen da.

BOKALEKO PROIEKTUA

1.300 pertsona bilatzen ditugu, 20 urterako 1.000€ mailegatzen dituztenak.

Horri esker, 8 egoitza nagusi segurtatuko ditugu, betiko.

Gutako batzuek egin dugu urratsa.
Batzuetan 100€-rekin,
batzuetan 10.000€-rekin.

Elkartu aitzindariekin!

Zure ekarpenak zentzua badu. Gure familien aterpeak bermatzen ditu.

Ez jabe, ez alokatzaile.
Denak biztanle!

Etxalde 2007an Baionan sortu elkartea da (64). Elkartasun, ondarearekiko eta euskal kulturarekiko atxikimendu eta higiezinen espekulazioaren aurkako borroka baloreetan oinarrituriko proiektua darama.

Gure ibileraren berezitasuna: gozamena

Etxalde ondasunen jabea da (eraikinaren jabetza ) eta gozamena egoiliei dagokie, bakarka eta kolektiboki beren bizitokiaren mantenuaz eta hobekuntzaz ,  beren eraikinean elgarrekin bizitzeaz arduratzen direnak.

Eskuratzen duten gazamen horrek etxebizitza hobetzeko eskubidea ematen die, bai eta, hiltzen direnean, nahi duten pertsonari eskualdatzeko eskubidea ere.

Etxaldek, jabego kolektibo horren bidez, eraikin horiek euskal jendartearen “ondare komunean” mantentzea ahalbidetzen du, etxegintzako espekulazioari lotutako gainbalio bat aldiro eraldatu, saldu eta berriz saltzea saihestuz. Bere urratsari esker, Etxaldek ondasun higiezin horiek merkatutik ateratzea ahalbidetzen du.

Nous suivre

This message is only visible to admins.
Problem displaying Facebook posts. Backup cache in use.
Click to show error
Error: Error validating access token: The session has been invalidated because the user changed their password or Facebook has changed the session for security reasons. Type: OAuthException

Gure ahalak

Etxalde jabe egiten da:
bizitegi edo aktibitate lokal gisa egokitu edo birgaitu dituen gelen edo bizitegi eraikinen jabekuntza;
› agian, bide beretik doazen lurrak.

Biztanleen eskura jartzen ditu, gozamena eskuratuz.

Gure helburuak

Etxaldek bere ondarea garatu nahi du eta etxegintzaren merkatua tinkatua den sektoreetan presente egon.

Zenbat eta ondasun gehiago ukanen ditugun (etxaldeak, eraikinak, etxeak, lurrak) emaitza edo berrerosketa bidez, tokiko biztanleen bizitegia segurtatuko dugu.

Etxalde euskal kostaldean eta tarteko eremuan ondasunak eskuratzea pentsatzen ari da.

Nos perspectives de développement

Notre présence sur le territoire

Gure partaideak

Jakinean izan, gure gutunari harpidetu