BIZITZEA: le kit de l’usufruitier

Bizitzea logela bat ukaitea  baino gehiago da. Bizitzea helbide bat izatea baino gehiago da.

Bizitzea. Hemengoa izatea. Bertakoa izatea. Auzokoak ezagutu, haiekin trukatu, gurasoen gomutaz, gure haurrak aurkeztu zain.

Bizitzea bertan egotea da, espazio bat, auzo bat animatzea, estilo bat ematea, auzoari laguntzea, hurbiltasun diskretuan, distantzia onberan.

Zein dira etxalde eraikin batean elkarlanean aritzeko modu ezberdinak?

Nire bizitokiaren mantenuaz arduratzen naiz eta, beraz, ikuspegi honetatik antolatu behar naiz:
  • neure eskumenekin kontatuz
  • laguntza tekniko baten bila nire familian, auzokideen artean, adiskideak zerbitzu trukaketa bati esker
  • Etxaldek proposatuak diren formakuntza teknikoetan parte hartuz
  • ezagutzen ditudan ofizialengana joz.

NB: mantenuak eragiten dituen faktura guztiak kontu handiz gorde behar dira, hiru urterik behin egiten den ikuskapenaren ondotik, elkarrizketa ontzat jotzen bada, ordainduak izanen baitira.

Nire bizilagunak gozamendun bihurtzera bultzatzen ditut.
Saiatzen naiz eraikineko biztanleen aldikako bilkura bat plantan ezartzen, eremu komunen erabilpena eta mantenua antolatzeko eta haiekin urteko elkarbizitza-hitzordu batzuk edo bestak finkatzeko!
SCICeko onuradunen kolegioko kide egiten naiz eta azken horretan aktiboki parte hartzen dut.
Nire bizitegiaren eta eraikin osoaren hobetzeko aukera ezberdinak interesatzen zaizkit, ikuspegi ekologiko batetik (isolamendu termikoa eta fonikoa, erabilitako materialen kalitatea…).
Nire bizitegia ahal bezainbat hobetzen dut, nahi dudan pertsonari (familiari edo lagunari) egun batez helarazteko.
Onartzen dut gozamendun estatusaren enbaxadore izatea (lekukotasun idatzia, topaketa batean parte hartzea, emankizun berezi batean), beste jende baten bultzatzeko estatutu horren onartzera.

Jakinean izan, gure gutunari harpidetu